Hasiera

Datorren Jarduerak

Hizkuntza aldatu

Español
Basque

Inkestak

Zer iruditzen zaizu Udalaren eskutitza?
 

Zein dago online?

Orain 2 bisitari On line
 
Arrantza egitera goaz PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Koro-k idatzia   
Osteguna, 2009(e)ko JULY(r)en 02-(e)an 19:29etan

Kuttun Elkarteak datorren iganderako irteera bat antolatu du Santikurutze Kanpezura (Araba). Irteera goizeko 9etan egingo da San Joan plazatik eta helmugara iritsitakoan larunbatean joandako bazkideak igandean doazenekin elkartuko dira herrian.

Ondoren lakura joango gara eta bertan, haur eta nagusiek, amuarrainak harrapatu ahal izango dituzte. Leku honetan, erretzeko parrilak eta mahaiak prestaturik daude bertan bazkaldu ahal izateko.

Bazkaria Olaberritik eramango dugu. Irteera honetan interesa dutenek ostirala baino lehen izena eman beharko dute aurrez erosketak egin ahal izateko. (Telefonoa 648 85 88 13, Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu ).

Azken eguneratzea ( Osteguna, 2009(e)ko JULY(r)en 02-(e)an 19:32etan )
 
Olaberriko Kuttun Guraso Elkartearen bilera (2009-07-08) PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Koro-k idatzia   
Osteguna, 2009(e)ko JUNE(r)en 25-(e)an 21:25etan

Datorren uztailak 8, asteazkena, arratsaldeko 8etan, Olaberriko Kuttun Guraso Elkarteak bilera egingo du zaintzako lokalean.

Azken eguneratzea ( Osteguna, 2009(e)ko JUNE(r)en 25-(e)an 21:32etan )
 
Zaintza oporretan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Koro-k idatzia   
Asteartea, 2009(e)ko JUNE(r)en 16-(e)an 22:30etan

Kuttun Guraso Elkartearen azkeneko bileran zaintza zerbitzua eskaintzea erabaki zen ekainaren 25etik uztailaren 30era bitartean.

Honela zerbitzua hiru zatitan banatuko da beharren arabera egokitu ahal izateko. Lehenengo zatia goizeko 10ak arte, bigarrena 10etatik 13era (zerbitzu hau 2 eta 3 urteko haurrei eta udalekuetara ez doazen haurrei eskaintzen zaie) eta azkenik hirugarren zatia 13etatik … bazkaria barne.

Udalekuak, zerbitzu hau aukeratzen duten 4 urtetik gorako haurrentzat (2. zatia) Ihurren eta herrigunean egingo dira txandaka eta honetarako garraio zerbitzua egongo da.

Zaintza zerbitzua antolatu ahal izateko interesa dutenen izena eta beharra jakin behar dira. Izena emateko honako telefonora deitu 626 96 29 34 (Amaia).

Oharrak: 

  • Ekainaren 16tik 23ra ez da klaserik egongo arratsaldez baina jangela zerbitzua ematen jarraituko da. Arratsaldez zaintza zerbitzua behar dutenentzako Aintzane 15:45 arte egongo da.
  • Uztailaren 20an ez da zaintza zerbitzurik emango. Irtenbide desberdinak aztertzen ari gara eta hauen berri emango zaizue aurrerago.
Azken eguneratzea ( Asteartea, 2009(e)ko JUNE(r)en 16-(e)an 22:32etan )
 
"Goierritarra"n azaldutako erreportajea PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Koro-k idatzia   
Ostirala, 2009(e)ko Maiatza(r)en 08-(e)an 19:15etan

Goierriko Eskola Txikien Festa

Goierriko Eskola Txikien Festa

Goierriko Eskola Txikien Festa

Goierriko Eskola Txikien Festa

Azken eguneratzea ( Igandea, 2009(e)ko Maiatza(r)en 10-(e)an 18:50etan )
 
OLABERRIA BIZIRIK, EUSKARA BIZIRIK PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Koro-k idatzia   
Asteartea, 2009(e)ko APRIL(r)en 21-(e)an 15:05etan

Olaberriko Euskara Batzordeak adierazten duen bezala Euskara herriko ekintzetan dagoen heinean biziko da Olaberrian eta Kuttun-Zeba Guraso Elkarteak euskarari eta Olaberriko Euskara planarekiko atxikipena adierazten du eta bultzada emateko prest dago.

Kuttun, hainbat elkarte eta herritar bezala, planaren diseinuan parte hartu du. Planaren oinarrian hau dago: Olaberritar guztion esku dago Euskara erabili eta sustatzea, beraz, Euskara herriko ekintza eta zoko guztietan txertatzea gure eginkizuna da!

Azken eguneratzea ( Astelehena, 2009(e)ko APRIL(r)en 20-(e)an 13:58etan )
 
« HasieraAurrekoa1234HurrengoaAmaiera »

Orria 1 Zenbatetik 4